sábado, 22 de noviembre de 2008

Pintxo world


Bueno, artikulo hau euskeraz egingo dot ze urtebete ta piku dana erderaz egin da bai radiopatatan ta bai antiradiopatatan be.
Ba, hori, geur, zapatue, neu, the mugurian president ta beste bi lagun galdakoko tabernatatik joan gara denbora pasa ta bueno ya eon garela ba pintxo batzuk jan doguz.

Ezdakit akordeko bazarie baie oingo astien ta hurrongokoan galdakoko 20 tabernatan pintxo bereziek probe ahalko direz, 2.20 euro truke ta zurito edo ardau "crianza" on bategaz batera.

Gaur denboraz apur bet eskaz ibili garenez, 3 tabernatan bakarrik egon gara: Zurrut, Txakille ta Hamaiketako. 3tan jan doguzen pintxuek onak izan dire, bakotxa bere estilora halan ta guztiz be, ta baten bat oso txarra be egon da.
Zurruteko pintxoa izen da neutzako gaurko pintxorik hoberena. Nahiko simplea izen da, baie ez horregatik txarraua. Hor euki dauz berenjenea, kipule ( frijitue baie ez lahar, bere puntuen egon da ta) ta ahuntzen gaztaia euki dau ganetik. Kuriosoa izan da ze, berduran suabidadea ahuntzen gaztaian gusto fuerteagaz( pase bari halan da be, bere puntuen) pare da kontrastean, ta horrek sekulako jai giroa ipinten dau edozein euskaldunon agoan. Ogie be ona izan da ta garagardoa be ondo etorri da mokadue ondo iruntziteko. Pegarik? Ba bueno, ezebe importante. Apur bet txikie izan dala.

NOTA: 8.5. Oso ona. Benetan.

Bigarren pintxoa Txakillen hartu dogu, taberna irlandesa horretan. Hor beste pintxo mota bat probe izen ahal dogu. Hoingoan, okelea izen da protagonita. Okela euki dau ( rebozeta) ta ganetik hongo salsa zaporetsu bat euki dau. Neure ustean, okela lahar lodie izen da, ta ganera uste dot apur bet bigunaua izateak lagundulo eutson, ze ni gaztea naz ta dentadura ondo dekot, baie, ze paseko zan jende nagusiegaz? Ganera, tabernan egon direzan beste pintxo batzuk itxura hobeaua euki dauie, pintxo " especial" honek baino. Hoberena? Txanpiñon-saltsea. Hau beste leku batzutan be ikusi dot baie pintxo baten ikusteak benetan impresione doztela.Txakillen ardaua emon dozkue esateko. Esan behintzet ardaua oso ona zala.

NOTA:6.5 Ondo baie hobetu leike.

Hamaiketakon hartu dogu hirugarrena. Zelako desastrea. Benetan. Hasteko ikus deigun pintxoan formatoa, itxura. Alde batetik txanpinoie, berakatzagaz ta ardau zuriegaz eginde, ta pernile. Honen ondoan ogie ta best alderdien kroketa bat. Baie, NON OSTIAS ERAKUTSI DOTZIE HONERI SUKALDARITZA? Aber, pintxoan esentzie, gakoa esan deigun, bertan egiten direzan ingrediente guztien zaporeen harmonia zeure agoan sentidutea da. Pintxo honetan lehenego kroketa jan behar da, bera bakarrik. Kroketa prekozinaue zan ( benetan LOTSAGARRIE), ta ganera pernilena ( ingredienteak ez direz errepetiduten pintxoatan).Beste aldetik txanpinoia egon da. Oso gusto fuertea euki dau( berakatzagatik). Bera bakarri jateko perfecto, baie, orduen ze egiten zeuen hor pernilek? Berakatzan gusto fuerteak eklipseu egiten dau pernilena, ta honek nahiko fuertea dekola. Garagardoak salbe dozte Hamaiketakotik trauma bategaz ez urteteak.

NOTA:2 Negargarrie.

Bueno ta honarte neure kritika gastronomikoa. Hurrengo astean beste tabernatatik joango garela espero dot, asike orduen amaituko dot kritika osoa. Ta espero dot bebai danan hartetik pintxo hoberena aukeratutea. Enkuesta bat ipintea ondo egongo zan.
Ondo pasa ta asko ta ondo jan:
King Red

1 comentario:

Tuneladora Negra dijo...

Zer da ba, pintxo "berezia" bakarrik jan eta ardaua? Ezin da pintxo sorta baten artean gustokoena aukeratu ala?

PD: Bihar kontatuko dizut gaur jan dudana xD.