domingo, 30 de noviembre de 2008

Pintxo world II


Bueno, esan neuen lehengo astean pintxoen beste artikulo bat idatziko nebala, asike hor doa.
Bueno, atzo, zapatue izen zan ta Galdakon pintxo espezialan azkeneko asteburue. Hor joan gintzezan geu, euskeldun onak moduen poteoan tabernaz taberna ta bueno ya egon gintzezala ba pintxo batzuk jan genduzen.
Atzo beste 3 tabernatan ibili gintzezan: Ganbrinus, Oñarte ta Ganguren. 3tan pintxo majoak probe ahal izen genduzen, ta hona hamen baloraziñoak.

Ganbrinusen hartu gendun lehenengoa, zurito bategaz faltaria mas. Hasteko itxura, formatoa. Nahiko simplea zan, edonork etxean egiteko modukoa. Bokadillo txiki baten itxura eukoan, itxura "agradablea" esan deigun, ze badakizu hori jatekoan gozo egongo dala. Halan da be, uste dot apur bet hobetu leikela, batez be pintxoan exibiziño batean bazauz. Jatekoa ona zan: ogie, pernile eta piper berdea. Hori iñoz falleu ezin deuen konbinaziñoa da, batez be galdakoztar on baten agoan. Ganera, tomate apur bategaz konbineta egoan (Kataluniako Pantomaca moduen). Hori guste jaten, ze kultura katalanan ta euskaldunen arteko harreman onan islada da. Esan behar da be pintxoa txiki-txikie zala. Danatatik txarrena, garagardoa. Nahiko txarra zan ( Cruz Campo edo holakoen bat) ta horrek grazie kentzen dotze pintxo dastaketari.

NOTA: 7. 0.5 punto gitxiau zerbeza txarragatik.

Gero, Oñarte tabernan emon gendun altoa ta danok sartu gitzezan hor pozik ta barreka benetako gizonak moduen kauen zotx. Hamen hartu gendun eguneko bigarren pintxoa. Kuriosoa zan: tabernariek aukeratuteko emon doskun pintxoa, ta horrek pentsarazon osten, taberna honetakoak empeño gitxi ipini zeuiela, ze betiko pintxoak emoten zeuien, ezer espezial barik. Neuk hartu neuena, nahiko simplea zan, kutrea ez esatearren. Ogie, ta horren ganean bonito tomategaz ta aceituna bat. Gusto ona, ta itxura be, baie lan apur bet egin behar zan lehiaketan postu ona lortuteko. Halan da be, raziño generosoa zan, ta hori beti da ona, euskeldunen tripea koste egiten dalako betetuten.

NOTA: 5. Gozo egoan, baie lan gehiau egin behar da.

Egon gitzezan azkeneko taberna Ganguren mendizale elkartean taberna izen zan. Adjetibo bategaz bakarrik deskribidu leike taberna hau: PARADISUE. Sartu, barra begitu ta hor pintxo pillo bat. Barra ez egoan satureute pintxoakaz (donostin ta holako lekuetan egoten direzan moduen). Ganera, pintxo bakotxak bere fitxa eukoan, benetan zoragarrie. Konkursorako zan pintxoa probe gendun lehenengo, Urrutia jaunak eginde. Ingrediente printzipala ikusite bakarrik bihotzak buelta emoten dotze bateri: MAKAILOA. Ederra egoan. Ogie apur bet turreute, borobile, ta origo gordin apur bategaz. Ganean, makailoa, salsa berezi bategaz. Saltsea oso gozoa ta suabea zan, baie ezin dot esan zena zan, ta horrek demostretan dau norainoko sofistikaziñoa eukoan pintxoak. Makailoan ganean, piper gorrie euki zeuen ipinite, kolore apur bet emoteko mokadueri. Ganera, apur bet bero egoan, ta arraineri beti doako ondo hori. Benetan ona.
Hortik aparte, beste pintxo batek emon doskun zeresana be. Itxuraz nahiko originala, ta ingredientean aldetik be espeziala zan. Base moduen pan bimbo apur bet erreta, baie ez asko, ondiño bere biguntasune antzematen zan ta. Horren ganean, bi kiwi lamina ( bai, kiwi, frutea) ta horren ganean patoan foigrass lamina bat, apur bet erreta. Benetan impresionante. Ganean, amaituteko, Arandanoen mermeladea. Ezin dot deskribidu berbakaz pintxoan gustoa. Probe egin behar da.

Nota: 9.9 ( Makailoan pintxoa, konkursorako zana). Harrigarri, zoragarri, liluragarri, hunkigarri. 0.1 kendu dot ze holako pintxo onak eukitea errespetu falta da beste tabernatako pintxoei.

Ta onarte nire kritika gastronomikoa. Zer esanik ez, pintxoan lehiaketarako antiradiopatatako premio prestigiosoena, " Gremis gatronomikoa", Ganguren tabernako pintxoantzako da. Espero dot hurrungokoan konpetentzia gehiau egotea. Baita be batzuk esfurtzo gehaiu egin behar dozue ( e, HAMAIKETAKO eta OÑARTE ).
Beste barik, ondo pasa ta asko ta batez be ONDO jan:
King Red

No hay comentarios: